XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hau umekeria, ez duzu ezer probatu!

Nola izango zara aita bezain handia...

Inoiz ere ez.

Behin eta berriro errepikatzen zuen nire aita ez haserrarazteko, eta itxuraz bakarrik haserratzen zen.

- Ama, ondo dakizu barazki saltsa ez zaidala batere gustatzen...

Arrazoitu nahi nion nik.

Alferrikakoa nirea.

Amak behin eta berriro errepikatu zuen bere kalaka...

- Inoiz ez zara handia izango!

Aitari esango diot... kokoteraino naukazu eta...

Aitak ez zuen itxaron, besaulkitik altxatu zen eta belarrietatik hartu ninduen, gela itxian zigortuta utziz.

Ez dakit zeinek egin didan min handiagoa, aitaren zigorrak ala amaren jarrera faltsuak.

Aita erabat berotu zen, eta biharko bazkarirako, afariko barazki saltsa berbera ipiniko zidala agindu zidan.

Amak arrazoia emanez, bart gelan itxi ninduen.

Ez dakit bihar zer egingo dudan.

Agian amore eman beharko dut, baina zuri aitortu behar dizut: barazki saltsa nazkagarri dago.

IRENTSI EZINA!!

Amak ez daki janaria prestatzen eta nire aita alferrontzi hutsa da.

Etxe honetan zintzoa den bakarra NEU NAIZ.

Ez dakit bihar zer gertatuko den.

Beldur diot jatorduari.

Ez dakit amore eman edo ihes egingo dudan.

LAGUNTZA, MESEDEZ!

LAGUNTZA, MESEDEZ!